Laga hondartza

Ibarrangelu

Helmuga turistikoak

Herriak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Ibarrangelu (landa sakona esan nahi du), Busturialdeko eskualdean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik zein Laida eta Laga hondartzetatik gertu.

Nekazaritzari estuki lotua, ondare-historiko garrantzitsua du Ibarrangeluk, eta ezin hobeto uztartzen ditu parerik ez duen ingurune naturala eta eraikin zein gune historikoak.

Jesusen Bihotz Sakratuaren elizan hasiko dugu gure ibilbidea, Laida hondartzaren ondoan. Handik, Laga hondartzak eta Ogoño lurmuturrak osatzen duten paisaia bikainaz gozatu ostean, Akorda auzora iritsiko gara. Bertan, 1520an eraikitako Andre Mari Engratziaren eliza aurkituko dugu. Nabe bakarra du, eta ez du gangarik, baina hiru aldare eta ataria ditu.

Handik, Atxarre mendian (312 m) dagoen San Pedro Atxerre ermitara joango gara, bertan Urdaibaiko Biosferaren Erreserba modu ezin hobean ikusteko aukera baitaukagu. Ibarrangeluko hirigunera iritsiz batera, Ibaeta frontoia ikusiko dugu herriaren sarreran kokatuta. Bere eraikuntzaz aparte, frontisaren apaingarriengatik da interesgarria, batez ere aurreko paretan dagoen armarriagatik.

Azpimarratzekoa da, era berean, San Andres eliza ere. Barruan urre koloreko erretaula barrokoa dauka, baita penintsulan bakanetakoa den polikromatutako egurrezko kasetoidura platereskoa ere.

Jaiei dagokienez, hamaika ospakizun egiten dira Ibarrangelun urtean zehar. Azaroaren 30ean, esaterako, San Andres festak ospatzen dira herrian. Akorda auzoak, berriz, uztailaren 18an ospatzen du Santa Marinaren omenezko jai eguna.

Datu interesgarriak

Hedadura
15.17 Km
Biztanle-kopurua
683

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana