Natura Kostaldea Hiriak
5 leku Euskadin selfierik onena ateratzeko
Nonbaitera bidaiatzen dugunean selfie perfektua bilatzen dugu une berezi horiek gogoratzeko. Argazkiak ikusten eta partekatzen gozatzen dugu behin eta berriz.
Euskadira etortzea beti da ideia ona, baina Aste Santuan bazatoz hainbat plan berezi egin ahalko dituzu.
8 plan proposatzen dizkizugu Aste Santuan Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Euskadi osoaz gozatzeko.
Prozesioak, herri-kirolak, naturatik ibilbideak, gastronomiarik onena... Aste Santu honetan bizi euskal kultura lehen pertsonan!
01
Aste Santu honetan deskubritu Euskadi zure erara. Bide amaigabeak proposatzen dizkizugu gure bideak zure erritmoan egin ditzazun, presarik gabe, ondo gordetako sekretuak eta gure lurraren ondare aberatsa agerian utziz.
Grand Tour bidaiak proposatzen dizkizun zortzi etapak hasiera bat dira, presarik gabe eta galtzeko beldurrik gabe egin beharreko emozioen mapa baten abiapuntua.
Zure zentzumenek eta senak gida zaitzaten animatzen zaitugu ibilbideko etapa bakoitzean.
02
Balmaseda Gurutze-bide bizidun baten agertoki bihurtzen da Ostegun eta Ostiral santuan. Urtero milaka bisitari hurbiltzen dira Kristoren azken orduen berregitea ikustera, herriko bizilagunek xehetasunez irudikatzen dutena.
Sarrera beharrezkoa da ekitaldi batzuetarako. Erosi itzazu hemen.
Balmasedak kultura-ondare zabala eta askotarikoa du, dorredun Zubi Zaharra edo La Muza izanik nabarmenetako bat. Gainera, mendi, baso eta ibaiez osatutako ingurune natural paregabe batean dago kokatuta.
03
Ostegun eta Ostiral Santuan 300 pertsona baino gehiagok parte hartzen duten prozesioak, Segurako Erdi Aroko hiribilduko kaleak zeharkatzen ditu XVII. mendetik. Prozesioa 10 pausoz osatuta dago, eta elizatik Kale Nagusirantz irteten da hainbat geldialdi eginez eta ibilbidea berriro elizan amaituz. Musika presente dago ibilbide osoan zehar txistulari, abesbatza eta musika bandari esker.
Segurako hirigune historikoa monumentu-multzoa bezala izendatua da, Erdi Aroko trazadurari eusten dio eta oinetxe eta jauregi ugari ditu, iraganaren handitasuna islatuz.
04
Guardiak sutsuki ospatzen ditu Ostegun eta Ostiral Santuko prozesioak, baina momenturik gorenena ostiral arratsaldean jazotzen da, Klabe-askatzearekin. Danborren erritmoan, tunika beltzez estalitako kofradiakideek Kristoren eskuak eta oinak askatu eta hilobi garden batean jartzen dute, Erregeen Andre Mariaren elizaraino eramateko.
Eraikin errenazentistez, barrokoez, neoklasikoz eta Erdi Arokoez osaturik dago Guardiako hiribildua. Ardoa da bere historia markatu duen produktua, beraz, ezin zara dastatu gabe geratu, upategi ugari ditu inguruan.
05
Bilbon 14 prozesio ikusi daitezke Aste Santuan, Dolumin Ostiraletik (martxoak 22) Berpizkunde Igandera (martxoak 31) arte.
Nabarmentzekoak dira Erramu Igandean San Bizente parrokiatik abiatzen den Astotxoaren Prozesioa, iluntzean Gorte kaletik irteten den Astelehen Santuko erlijio-grina edo Alde Zaharra zeharkatzen duen Pietatearen Prozesioa.
06
Dastatu gure miniaturazko gastronomiaren onena gure pintxo goxoekin. Uztartu pintxo bakoitza ardorik onenarekin: txakolina, Arabako Errioxako ardoa, sagardoa... Pintxoak Euskadiko edozein herritan jan ditzakezun arren, gure hiriburuetakoak probatzeko ibilbideak proposatzen dizkizugu.
07
Arabako Errioxako mahastien artean ibiltzea eta inguruko upategi ugarietako batera joatea proposatzen dizugu. Badago non aukeratu: familia-upategi txikietatik hasi eta eraikin abangoardista handietaraino.
Gainera, ardoaren elaborazioaren sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango duzu bisita gidatuei esker.
08
Euskal kulturaren onena erakusten duten 200 esperientziak baino gehiagoz beteko dira Bilboko kaleak. Kontzertuak, herri kirolak, kale antzerkiak, erromeriak, gastronomia... Aurtengo edizioan euskal zinema omenduko da.
Gainera,% 100 basque erosketa egin ahal izango duzu Areatzan izango diren Gourmet Txokoan eta Artisautza Azokan.
Natura Kostaldea Hiriak
Nonbaitera bidaiatzen dugunean selfie perfektua bilatzen dugu une berezi horiek gogoratzeko. Argazkiak ikusten eta partekatzen gozatzen dugu behin eta berriz.
Natura Kostaldea Arabako Errioxa Mendiak eta haranak
Ilunabar bakoitza berdingabea eta berezia da, ezin hobea konpainian gozatzeko
Enogastronomia Ekitaldiak
Euskal azoka tradizionalak sozializatzeko topagune izan dira eta dira, oraindik ere.
Natura Planak Mendiak eta haranak
Ba al zenekien urtean bi ekinozio daudela?
Jarrai iezaguzu Instagramen