LIBURUXKAK | Euskadikoa Turismoa
Joan edukira
  1. Hasiera
  2. Liburuxkak

LIBURUXKAK

Jaits itzazu aplikazioak eta inprimakiak, eta eraman ezazu Euskadi zure mugikorrean.

LIBURUXKA TURISTIKOAK

Euskadi

Azala: Euskadi turismo liburuxka

Euskadi, bere txikian, era askotako ezusteko handiak eskaintzen dizkizun lurra da, gai orokorrak jorratzen dituen argitalpen honetan ikusiko duzun bezala. Gainera, ezagutu itzazu "Euskadi dastatzeko ezinbesteko 10 gauza".

Jaitsi (PDF - 5,4 mb) 📥
Azala: Planifikatu zure bidaia liburuxka

Planifikatu zure bidaia

Deskargatu gure liburuxkak eta eraman Euskadi zure mugikorrean.

Jaitsi (PDF - 3,9 mb) 📥

Turista arduratsuaren gida

Azala: Turista arduratsuaren gida

“Turista arduratsuaren gida” aholku gida praktikoa da, eta lagungarria egingo zaizu bidaia aberasgarri eta jasangarriez gozatzeko. Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako 17 helburuetan, Turismorako Munduko Kode Etikoan eta Turismo Jasangarriaren Mundu Gutunean (ST+20) oinarritzen dira aurkezten dizkizugun aholkuak.

Jaitsi (PDF - 1 mb) 📥

Euskadi Basque Country GRAND TOUR

Portada folleto Grand Tour

Euskadi Basque Country GRAND TOURek proposatzen dituen zortzi etapak hasiera bat baino ez dira, emozioz beteriko mapa baten abiapuntua, eta zuk zeuk finkatuko duzu erritmoa.
Jarraitu zure senari eta zure zentzumenei, eta ezagutu hedadura txikiko baina ondare handiko leku hau. Hiri kosmopolitak, herri arrantzaleak edo Erdi Aroko herriak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Ekin bidaiari itsasoaren usainarekin edo goizeko lainoa mendiz inguratutako haranean nola lausotzen den ikusiz. Dastatu Euskadiko gastronomia ezaguna arrantza-portu bateko jatetxe batean, edo ikusi hoteleko logelako terrazatik eguzkia sartzen mahasti-muino baten atzetik.
Paisaia ikusmiratzera eta slow bizitzan murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Euskaraz, gutxitan esaten da behin bakarrik «poliki» hitza. Bi aldiz esan ohi dugu: «poliki-poliki». Gauza onez bi aldiz gozatzen dugulako izango da, agian. Slowly-slowly, poliki-poliki.
Hemen bideak zain dituzu, zeure egin ditzazun. Hauxe da zure bidaia. Gozatu zure modura.

Jaitsi (PDF - 16 mb) 📥

Golf & Esperientziak

Azala:Golf & Esperientziak

Txapeldun handien lurraldea

Ezin konta ahalakoak dira Euskadik zuri, zure taldeari edo zure familiari eskaintzen dizkizuen planak. Plan guztiguztietan, bertatik bertara biziko dituzu ahazteko zailak izango diren eta itzultzean irrikaz kontatu nahiko dituzun esperientziak. Gustukoa duzun hori bilatu eta gozatu besterik ez duzu egin behar.

Jaitsi (PDF - 5,85 mb) 📥

Familia Turismoa

Azala: Familia Turismoa

Familia Turismoa

Euskadi, familiarekin distantzia txikitan gozatzeko aparta.

Jaitsi (PDF - 5,3 mb) 📥
Azala: Familia Turismoa Mapa

Familia Turismoa mapa

Familia bidaiazaleetara erabat moldatutako helmuga honetan elkarrekin gozatu ahal izango duzue bertako hainbat eta hainbat txoko eta jarduera erakargarriz.

Jaitsi (PDF - 3 mb) 📥

Gastronomia

Azala: Euskal Gastronomiaren liburuxka

Gastronomia

Zalantzarik gabe, bertako sukaldaritzaren bikaintasuna eta jatetxeen kalitatea dira Euskal Herriaren ezaugarri. Jatetxe sofistikatuenak eta mahairik xumeenak aurki daitezke. Prestatzen erraza den euskal sukaldaritza tradizionalaren arrakastak lehengaien kalitatea du oinarri (arraina, haragia, gaztak, etab.). Aldi berean, abangoardia da nagusi euskal sukaldaritza berrian, osagai, usain, eraketa eta nahasketa berriak erabiltzen baititu. Plater horiek guztiak Arabako Errioxako ardoaz, sagardoaz edo txakolinaz lagunduta edaten dira, Euskadiko berezko hiru ardoak dira eta.

Jaitsi (PDF - 4 mb) 📥
Azala: Euskadiko mapa gastronomikoa

Gastromapa

Mapa honetan aurkituko duzu Euskadin esperientzia gastronomiko batez bost zentzumenekin gozatzeko jakin behar duzun guztia.
Bisita itzazu gaztaz, sagardoaz, ardoaz edo txakolinaz gehiago jakiteko aukera emango dizuten lekuak, produktu horien ekoizleen eskutik. Goza ezazu gure tenplu gastronomiko, jatetxe, sagardotegi, erretegi edo pintxo taberna batean, eta bisita itzazu halaber gure gourmet dendak eta enotekak, oroitzapen goxo batekin joan zaitezen. Sar zaitez gure webgunean (euskaditurismo.eus) eta bilatu “Euskadi Gastronomika” zigilua; euskal gastronomiaz gozatzeko leku eta esperientzia onenak aurkituko dituzu.

Jaitsi (PDF - 35 mb) 📥
Azala: Sagardo Mapa liburuxka

Sagardo mapa

Sagardoaren lurraldean guztia dago sagardoari lotuta: gure historia, kultura, ohiturak, bizimoduak, errituak eta abar. Orain duzu aukera ondare eder hori ezagutzeko eta gurekin partekatzeko.

Jaitsi (PDF - 5 mb) 📥

Industri turismoa

Azala: Industria turismoa Euskadin

Industria-arloan duen historiari esker, Euskadik gaur egun baliabide ugari eta, batez ere, arrazoi ugari ditu industria-turismoaren arloan munduko erreferentziazko turismo-jomuga nagusietako bat izateko oinarri sendoak dituela pentsatzeko.

Jaitsi (PDF - 8 mb) 📥

Txakurrarekin bidaiatu

Azala: Euskadi txakurrarekin turismo liburuxka

Euskadi txakurrarekin

Euskadi helmuga paregabea da txakurrarekin… eta arduraz gozatzeko. Datozen orrialdeetan, dozenaka dog-friendly plan eta ehunka ostatu, jatetxe, saltoki eta erakargarri turistiko aurkituko dituzue, zuen lagunik onenarekin ere ongi etorria egingo dizuetenak. Txakurrarekin egiteko planik onenez gozatzea opa dizuegu, baina ez ahaztu negozioen eta udalen (espacio publikoen arautzaileen) arauak errespetatzea beti. Inguru bakoitzari buruzko informazio praktikoan aurkituko duzue argibide eta xehetasun gehiago. Inora joan baino lehenago, leku horri buruzko informazioari begiratua egitea gomendatzen dizuegu.

Jaitsi (PDF - 13 mb) 📥
Azala: Gasteiz txakurrarekin

Gasteiz txakurrarekin: Txakur hiritarrak

Gasteiz, hiri berdea eta txakurrak. Inorentzat ez da berria bertako berdegune, lorategi, parke, baso, paisaia eder eta ingurumen oparoz betetako 10 milioi metro karratuei esker, Gasteiz turismorako paraje ezin hobea dela etxeko txakurrentzat, paradisua.

Jaitsi (PDF - 5 mb) 📥
Azala: Doggyetorri Donostiara

'Doggyetorri' Donostiara

Donostian, txakur bidaiariak ‘doggyetorri’-ak dira. Ondoren, errepasatuko ditugu errespetatu beharreko elkarbizitza arau nagusiak eta egonaldia ezin hobe bilakatuko duten hainbat aholku.

Jaitsi (PDF - 17 mb) 📥
Azala: Bilbok arrastoa uzten du

Bilbok arrastoa uzten du

Gizaki batez eta txakur batez osatutako anfitrioi bikoteak izango ditugu. Gida honetan, haietako lau bikotek utzi dizkiguten arrastoei jarraitzea proposatuko dizugu. Bidelagun izango ditugu, kasu bakoitzean oso ezberdina den Bilbo bat erakusteko.

Bilbori begiratzeko lau ikuspuntu eta Bilbo bizitzeko lau modu. Bidea ibilian egiteko lau modu. Bilbok arrastoa utz diezazula.

Jaitsi (PDF - 14 mb) 📥

Natura eta ekoturismoa

Azala: Ekoturismoa eta Natura-turismoa Euskadin

Ekoturismoa

Natura-eremu baterako bidaia da ekoturismoa, eremu hori ezagutu, interpretatu, gozatu eta zeharkatzeko, eta aldi berean eremu hori balioesten du eta laguntza praktikoa ematen du natura kontserbatzeko, ingurunearen gaineko inpakturik eragin gabe eta bertako biztanlerian eragin positiboa izanda.

Jaitsi (PDF - 4.8 mb) 📥
Azala: Urdaibai Biosfera Erreserbako liburuxka

Urdaibai Biosfera Erreserba

Urdaibai Biosfera Erreserba Euskadiko paisaia- eta ekologia-dibertsitate handieneko lekuetako bat da, eta egundoko balioa duten zenbait sistema biltzen ditu, besteak beste estuarioak eta ibaiak, sistema karstikoa, artadi kantauriarrarekin, eta kostaldea, guztiak ere Europar Batasunak sustatutako Natura 2000 sare ekologikoaren barruan.

Jaitsi (PDF - 4 mb) 📥
Azala: Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Flysch-a

Euskal kostaldeko Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua. 2010az geroztik, Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da, UNESCOk babestua.

Jaitsi (PDF - 9,6 mb) 📥
Azala: Goierriko liburuxka

Ongi etorri Goierrira!

Bere izenak adierazten duen bezala, Euskal Herriko lurralde garaietan barneratzen gara, Basque Highlands. Goierrin plater nagusia Idiazabal gaztaz eta sagardoaz gain natura da: Aizkorri-Aratz eta Aralarreko parke naturaletan barneratzera animatzen zaitut, Donejakue Bideko zatitxo bat egitea San Adriango tunelera heldu arte (UNESCO), Meatzari bide berdetik paseatzea, familian jolastea edo ibilbide panoramikoak egitea...

Jaitsi (PDF - 7,5 mb) 📥

Xendazaletasuna

Azala: Euskadiko xendazaletasun eta ibilbideen gida

Euskadi oinez

EUSKADI OINEZ gidak balizaz markaturiko bidexka interesgarri eta ederrak biltzen ditu, gure lurraldeko txoko ezezagun eta berdeenetako batzuk ezagutzeko aukera izan dezazun. Ibilbideak, bidexka labur zein luzeak; horiexek gidak eskaintzen dituen aukeretako batzuk.

Jaitsi (PDF - 13 mb) 📥
Azala: Euskadiko xendazaletasun eta ibilbideen gida

Parke naturaletako bidezidorren sarea

Euskadik bederatzi parke natural bisitatzeko eta gozatzeko aukera eskaintzen du. Edertasun handiko espazioak dira, naturarekin konektatzeko eta naturak harrapatzen uzteko. Zer hoberik espazio horietara hurbiltzeko bidezidorren sarearen bidez egitea baino.

Azala: Donejakue Bidea - Iparraldeko bideen liburuxka

Done Jakue Bidea - Iparraldeko bideak

Donejakuera daramaten Iparreko bideak lehen mailako bitartekoak dira kultur trukerako eta bizi esperientzia ahaztezin bat gozatzeko. Bidean historia dago –eta istorioak–, arkitektura dago, artea, musika, antzerkia, hizkuntza eta kultur errealitate desberdinak, gastronomia, paisaia eta izadia, aisialdia, turismoa…, hitz gutxitan esanda, gizadia.

Jaitsi (PDF - 18 mb) 📥
Azala: Donejakue bideen liburuxka
Azala: Ignaziotar bidearen liburuxka

Inaziotar Bidea

1522. urtean Loiolako Ignaciok egindako bidaia ispilatzen du ibilbide honek. Ignaziotar Bideak, bidaia esperientzia batez ez ezik, garapenerako eta barne azterketarako esperientzia batez gozatzeko aukera ere ematen du.

Jaitsi (PDF - 2 mb) 📥
Azala: Ignaziotar bidearen mapa

Inaziotar Bidea Mapa

Ignaziotar Bidea zera da, Loiolako Ignazio zaldunak 1522. urtean bere herritik, Azpeititik (Gipuzkoa), Kataluniako Manresa hirira egindako ibilbidea. Loiolan konbertsio espirituala izan ostean ekin zion erromesaldiari eta Jerusalem hiri santura iristea zuen azken helburu.

Jaitsi (PDF - 5 mb) 📥
Azala: GR38

GR 38

Ez da halabeharrezkoa GR 38 mendiko ibilbide luzearen izena “Ardoaren eta arrainaren ibilbidea” izatea. Mendeetan zehar, hain zuzen ere, mandazainek bertako bideak erabiltzen zituzten, Arabako Errioxako ardo ona iparraldera eramateko eta Bizkaiko portuetako arraina gatzunetan ekartzeko.”

Jaitsi (PDF - 8 mb) 📥
Azala: Folleto GR283

GR283: Idiazabal Gaztaren Ibilbidea

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283 Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da. Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283, 6 etapaz osatzen da. 9,777 metroko desnibel metatua du.

Jaitsi (PDF - 4,8 mb) 📥
Azala: Oinez Geoparke

Oinez Geoparkea

Ibilbideak Euskal Kostaldeko Geoparketik. Geoparkeak 90 kilometro karratu inguruko azalera hartzen du, Deba, Zumaia eta Mutriku Gipuzkoako udalerrien artean. UNESCOren Munduko 120 Geoparkeetariko bat da.

Jaitsi (PDF - 3,5 mb) 📥
Azala: Oinez Leitzaran

Oinez Leitzaran

Leitzaran Bisitarien Etxeak Uraren Interpretazio Zentroa eta Arrantza Eskola hartzen ditu barne.
Uraren Interpretazio Zentroak Leitzaran ibaiaren bailarako natura eta kultura-balioak ezagutzera ematea du xede nagusi, eta erakusketa-gunea eta bideo aretoa ditu azpimarratzekoen artean.

Jaitsi (PDF - 1,5 mb) 📥
Azala: Folleto A pie por Valle Salado de Añana

Oinez Añanako Gatz Harana

Añanan kokatua (Araba-Euskadi), Gasteiztik 30 kilometrotara, gatz-paisaia honetan gizakiok milaka urtean aprobetxatu ditugu bertako ur gaziko iturbegiak, gatza, bizitzarako funtsezkoa den produktu bat, lortzeko. Zatoz Gatz Haranera eta aparteko esperientzia bat biziko duzu: munduko multzo arkitektoniko, paisajistiko, arkeologiko, geologiko eta historiko berezienetako bat bisitatu eta ezagutzea.

Jaitsi (PDF - 1,5 mb) 📥
Azala: Folleto A pie por Urdaibai

Oinez Urdaibaitik

Oinez Urdaibaitik. Urdaibai espazio natural ederra eta askotarikoa da,UNESCOK 1984an Biosferaren Erreserba izendatu zuena.

Jaitsi (PDF - 1 mb) 📥

Zikloturismoa

Azala: Euskadi bizikletaz gida

Euskadi bizikletaz

"Euskadi bizikletaz" gidak 15 ibilbide aurkezten eta proposatzen ditu bizikletaz egiteko, jende mota guztientzat: hiri-ibilbideak euskal hiriburuetan, Euskadiko bide berderik luzeenetako batzuk zeharkatzeko ibilbideak, Arabako Lautada Ibilibide zikloturista handia, eta, azkenik, Euskadiko BTT zentroetako ibilbide balizatuak.

Jaitsi (PDF - 12,6 mb) 📥
Azala: EUSKADI CYCLING

EUSKADI CYCLING

Bikepacking eginez, edo besterik gabe euskal autonomia-erkidegoko hiru hiriburuetako edozeinetatik zure errepide-bizikletarekin abiatzen bazara, Euskadi bertatik bertara ezagutu eta dastatu ahal izango duzu Euskadi Cycling proposamenaren bidez.

Jaitsi (PDF - 2,35 mb) 📥
Azala: Romanic Bike Route

Romanic Bike Route

Romanic Bike Route ibilaldiaren helburua da zikloturistak lotzea ondarearekin, bai naturala bai kulturala.

Jaitsi (PDF - 3,6 mb) 📥
Azala: Plazaola Leitzaran Bide Berdea

Plazaola Leitzaran Bide Berdea

Plazaolako Bide Berdea, 64 kilometrorekin, Andoainetik Sarasaraino luzatzen da. Ibilbidean zehar antzinako trenbide geltokiak, tunelak eta zubiak zeharkatuz gain, txoko ederrak bisitatzeko aukera izango duzu, besteak beste, Leitzaran Bailara gune babestua edo Irurtzungo Saien Balkoia.

Jaitsi (PDF - 11 mb) 📥
Azala: Arabarko lautadako ibilbide zikloturistikoaren gida

Arabako laudatako ibilbide zikloturista

Abentura honi ekiteko orduan, bidaiariak mendiko bizikleta bat eta zakuto batzuk baino ez ditu beharko, hori eta, jakina, ongi pasatzeko eta bazter zoragarriak ezagutzeko gogoa. Ataria Naturaren Interpretazio Zentroa da ibilbidearen hasiera eta helmuga. (Vitoria-Gasteiz)

Jaitsi (PDF - 5 mb) 📥
Azala: Vasco-Navarro trenbide zaharreko bide berdearen gida

Vasco-Navarro trenbide zaharreko bide berdea

Ferrocarril Vasco Navarro deitutakoaren Bide Berdea, Bergaratik Done Jakue Bideko Lizarrako udalerrira arteko ibilbide luze eta erakargarria da. Arabako probintzia osoa gurutzatzen du iparretik hego-ekialdera eta Arabako Lautadan eta mendialdean barrena sartzen da Lizarralderaino. Espainia osoko bide luzeenetakoa da.

Jaitsi (PDF - 10 mb) 📥
Azala: Urolako bide berdea

Urolako bide berdea

Urolako Bide Berdea ibilbide erakargarria da, oinezkoentzako nahiz txirrindularientzako egokia, Legazpiko Mirandaola Parkea Zumaiarekin lotzen duena.

Jaitsi (PDF - 4 mb) 📥
Portada Folleto Vía Verde Parque Minero del Goierri

Goierriko Meatze Gunearen Bide Berdea

Bide Berdea Mutiloa eta Ormaiztegi herrien artean kokatzen da; hain zuzen ere, eskualdeko meatze guneetatik ustiatutako minerala Ormaiztegira garraiatzeko erabiltzen zen trenbidearen ibilbidea jarraitzen du. Ibilbide egokia oinez zein bizikletaz egiteko.

Descargar (PDF - 4 mb) 📥
Azala: Donejakue bidea bizikletaz

Done Jakue bizikletaz

Euskadiko barrualdea gurutzatzen duen Done Jakue bidea, oinez egiteko seinalizatuta dago, UNESCOk Munduko Ondare izendatutako ibilbide batetik. Web-orri honetan, zakuto eta guzti mendi-bizikletaz egiteko zailenak izan daitezkeen zatiak saihesteko hainbat aukera proposatuko dizkizugu. Kontuan izan zenbateko sasoipuntua duzun zein bide egingo duzun erabakitzeko garaian.

Azala: Ignaziotar bidea bizikletaz

Ignaziotar bidea bizikletaz

Inaziotar Bidea bizikletan egiteak aukera emango dizu Inazio Loiolakoak 1522. urtean bere jaioterritik (Azpeitia) Kataluniako Manresa hirira egin zuen ibilbidea berregiteko. Euskal Herrian barrena egin beharreko ibilbidea maldatsua eta gogorra da. 200 bat kilometro dira, 4 egun edo etapatan banatuak.

Azala: Gravel Land

Vitoria-Gasteiz Gravel Land

Gustatzen al zaizu bizikletan paisaia berriak ezagutu eta haietan barrena ibiltzea? Gasteizek eta Gasteizko inguruek den-dena eskaintzen dizute, bizikletan aparteko esperientzia batez goza dezazun.

Jaitsi (PDF - 1.92 mb) 📥
Azala: Arabako Errioxako trikuharriak

Arabako Errioxako trikuharriak

"Arabako Errioxako Trikuharrien Ibilbidea" seinaleztatu gabeko ibilbide zirkularra da, 53,22 kilometrokoa, eta lurraldeko historiaren eta natura-ingurunearen mugarriak erakusten ditu. Nabarmendu egin behar dugu ibilbideak malda handiak dauzkala eta, beraz, bizikleta elektrikorako edo sasoi onean daudenentzat dela egokia.

Jaitsi (PDF - 11.7 mb) 📥

Helmuga turistikoak: Euskal kostaldea

Azala: Euskal Kostaldeko liburuxka

Euskal kostaldea

Argitalpen honetan, Euskadiko itsasertza ezagutzeko eta bertako uretan dabiltzan arrain eta itsaski gozoak ahora eramateko proposamena egiten dizu. Gainera, arrantzale herriak, paisaia naturalak eta euskal kostaldean egin ditzakezun jarduerak ezagutzea ere proposatzen dizu. Horrez gain, esperientziak, ideia distiratsuak eta galdu ezineko proposamenak dakartza

Jaitsi (PDF - 34 mb) 📥
Azala: Turismo Aktiboa Euskal Kostaldean

Turismo aktiboa Euskal kostaldean

Euskal Kostaldeak ingurune konbinazio paregabea eskaintzen du baia itsas ekintzen eskaintza ere… itsasora begira, lurretik eta airetik. Argitalpen honek Euskadiko turismo aktiboa eta ekoturismoa aurkezten du, gutxi gorabeherako prezioekin eta ekintzak eskaintzen dituen enpresen kontaktuekin: itsasontzi irteerak, surf, piragua, urpean igeri egitea, zetazeo eta hegaztien begiztatzea, coasteering, xendazaletasuna, bizikleta, Stand Un Paddle eta askoz gehiago.

> Jaitsi (PDF - 7 mb) 📥
Azala: Euskal kostaldeko ibilibidearen mapa

Euskal kostaldeko mapa

Errepide Mapak Bilbo eta Donostia artean egingo duzuen euskal kostaldeko ibilbidea antolatzen lagunduko dizue. Lau etapa proposatzen ditu, baina neurrira eginiko txangoak eta ibilbideak prestatzeko behar adina informazio eskaintzen du: gomendaturiko errepideak, distantziekin eta estimaturiko denborekin; ibilbidean egin beharreko funtsezko bisitaldiak eta planak; kostaldeko turismo bulego guztien telefonoak, eta abar.
Atzealdean, euskal kostaldearen aurkezpen bat eta zuen bidaian galdu ezin dituzuen 10 lekuak.

Jaitsi (PDF - 53 mb) 📥
Azala: Euskadiko Surf gida

Surfing Euskadi. Olatuen eta zerbitzuen mapa

Euskal kostaldeko zenbait olatu kalitate handikoak direnez, nazioarteko onespena dute, eta "World Class" olatu moduan daude sailkatuta. Haizean, swellean eta marean baldintza onak daudenean, itsasautsiok saio mitikoak eskaintzen dituzte: Galea Lurmuturra, Meñakoz, Central, Mundaka, Ogeia eta Orrua.

Jaitsi (PDF - 1 mb) 📥

Helmuga turistikoak: Arabako Errioxa

Azala: Arabar Errioxako liburuxka

Arabako Errioxa mapa turistikoa

Arabar Errioxan nabari da ardoaren kultura; eta horretaz gain, bizikidetza, abegi ona eta ongietorria egitea bizitzeko modutzat daukan jendea bizi da bertan. Leku ezin hobea da mahasti bukaezinen paisaia txundigarrien artean galtzeko; gainera, olibondoak eta milaka urte dituzten trikuharriak daude, baita harresiz inguratutako Erdi Aroko hiribilduak, oinetxeak eta edertasun isileko elizak ere, eta, jakina, upategi asko, tradizioa eta modernitatea uztartuz.

Jaitsi (PDF - 1 mb) 📥