Bastidako Turismo Bulegoa | Turismo bulegoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Bastidako Turismo Bulegoa

Praktika Onak Euskadiko Turismo Etika

Bastidako txokorik ederrenak ezagutzea errazagoa da udalerriko turismo-bulegoari esker.

Bertako eta inguruko herrietako informazioa emateaz gainera (jatetxeak, upeltegiak, ostatuak, ibilbideak eta mendi-ibiliak barne), bisitaldi gidatu anitz antolatzen ditu bulegoak.

Hirigune historikoa, Jasokundeko Andre Mariaren eliza, Kristoren tenplua-gotorlekua eta udalerriko upeltegiak ezagutzeko bisitaldi gidatuak nabarmendu behar dira. Era berean, ibilaldi bereziak, mendi-ibiliak, bazkariak eta dastaketak prestatzen dituzte.

Bitxikeri moduan, globo-bidaiak antolatzen dituztela aipatu behar da; beste era batera esanda, airetik inguruko txoko ederrak ikusteko aukera paregabea eskaintzen dute. Bisitarientzat askotariko materiala saltzen dute turismo-bulegoan: liburuak, postalak, bertako produktuak eta bideoak, besteak beste.

Datu interesgarriak

Helbidea
Plaza de la Paz, s/n - 01330 Labastida/Bastida
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Neguan:

Asteartetik ostiralera: 10:00-13:30 eta 16:30-19:00

Larunbatetan eta igandetan: 10:00-14:00

Udan:

Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00

Larunbatetan eta igandeetan: 10:00-14:00

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak