Mundakatik aterako gara itsasontzi eroso batean, pilotuaren, gidari/ipuin-kontalari eta musikari baten laguntzarekin. Azken horiek izango dira Urdaibaiko uretatik egingo dugun txango honetako "Zizeronak". Inguru honetako ezaugarri natural, kultural eta historiko nagusiak esklusiboki ezagutzeko aukera izango dugu.
Unerik erakargarri eta iradokitzaileenak, ordea, ainguratutako uneak izango dira, herrialdeko produktuak dastatuko baititugu zuzeneko euskal musika tradizionalaren emanaldi laburrekin batera.
Geldialdi eta lehorreratzeetan, gure gidariak itsasontzitik edo in situ ikusiko ditugun lekuei buruzko istorio eta elezaharren giroan murgilduko gaitu: Arteagako gaztelua, Gernikako hiribildua, Laidako hondartza, Murueta, Mundakako portua, etab.
Datu orokorrak
- Urdaibaiko ibaiadarrean barrenako paseo gidatua, Urandere itsasontzian, gidari/ipuin kontalari batek eta musikari batek lagunduta 1h 00m
- Geldialdiak, ibaiadarreko toki esanguratsuenetan (lehorrera jaisteko nahiz ainguratuta egoteko) 0h 15m
- Bertako produktuek osatutako aperitiboa 0h 30m
- Euskal musika tradizionaleko piezen interpretazioa, itsasontzian 0h 15m
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
Ez dago gutxienekorik. Gehienez, 20 lagun.
2 ordu
Informazio gehiago: https://www.urdaibaion.com/hasi
Ingelesa, Frantsesa, Italiera, Gaztelania, Euskara