Egin hegan txoriek bezala euskal kostaldean barrena, Barinatxeko hondartzaren (Sopela) gainetik, bi lagunentzako parapentean. Hasteko, ekipamendua eta parapentea jarriko ditugu, eta zure esperientzian lagunduko dizun adituak haren funtzionamenduari eta segurtasunari buruzko azalpenak emango dizkizu.
Hegaldian zehar parapentearen agintea hartuko duzu zuk zeuk gida dezazun, eta akrobazia batzuk ere egingo ditugu. Zure hegaldiaren bideo bat grabatuko dugu, inoiz ahantzi ez dezazun. Ez ahaztu grabatzeko Micro SD txartel bat ekartzea, gutxienez 4GB-ko lekuarekin.
Datu orokorrak
- Ekipamendua eta funtzionamenduari eta segurtasunari buruzko azalpenak
- Hegaldia bi lagunentzako parapentean.
- Bideo oroigarria ematea.
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
Lagun 1
45 minutu
Astelehenetik igandera: 9:00-21:00
Informazio gehiago: http://www.uribe.eu/gozatu/esperientziak/euskal-kostaldea-parapentean
Ingelesa, Gaztelania, Euskara