Bisitatu azoka chef batekin, kalitatezko produktuak aukeratzeko, ondoren D'Elikatuz zentro gastronomikoan egingo duzuen tailer gastronomikorako
Esperientziari hasiera emateko, Ordiziako Azoka tradizionala ezagutuko dugu. Bertan, postu nagusietara joango gara tokiko eta sasoiko produktu onenak aurrez aurre ikusi eta erosteko, Xabier Martínez chefaren laguntzarekin. Ondoren, Martínez chefaren gidaritzapean, Ordiziako azokan erositako sasoiko produktuekin pintxoak egiteko lantegi batean parte hartuko dugu, eta ondoren, pintxo egin-berriak dastatuko ditugu. Amaitzeko, D´elikatuz elikadura, nutrizio eta gastronomia gunea bisitatuko dugu eta lurreko testurak eta zaporeak ezagutuko ditugu.
Datu orokorrak
- Bisita gidatua Ordiziako Azokara Sasoiko produktuak erosteko
- Pintxoak egiteko lantegia eta pintxo dastatzea
- Bisita D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Gunera
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
Minimoa 6 pertsona
Maximoa 20 pertsona
3 ordu
Irekita urte osoan
Kontsultatu ordutegiak
Informazio gehiago:
Ordiziako turismo bulegoa (CI d´Elikatuz)
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara
Gomendioak