Legatza koxkera erara | Euskal gastronomiako plater eta pintxo tipikoen errezetak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Gastronomia

Ohiko Jakiak Euskadin

Legatza saltsan

Elaborazioa:

Utzi txirlak uretan gatz pixka batekin ordu batez, gatz guztia aska dezaten. Baratxuri-aleei azala kendu eta txikitu. Eltzean, olioa bota eta berotzen jarri. Baratxuriak gehitu eta utzi pixka bat gorritzen. Irina koilarakada bat bota eta minutu erdia utzi. Ardoa eta arrai-salda bota, beroa bada hobe. Perrexil txikitua gehitu eta xerrak jarri eltzean. Alde bakoitzetik hiru minutuz eragitea nahikoa da. Bota txirlak eta eltzea mugitzen jarraitu, saltsa loditu arte. Handik gutxira prest egongo da. Ikusiko duzu zein gozoa dagoen!

Osagaiak

4 legatz xerra lodi 250 gramo txirla 125 ml arrai-salda 2 koilaratxo ardo zuri 4 baratxuri-ale Perrexil txikitua Irina Oliba-olioa Gatza