Valderejoko Parke Naturala | Euskadiko naturguneak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Valderejoko Parke Naturala

Valderejoko Parke Naturala

Senderismoa atsegin baduzu, leku aproposera iritsi zara. Valderejo Parke Naturala harán zabala da, harkaitzetan amaitzen diren mendi-hegal piko batzuez inguratua eta bederatzi bidexkaz zeharkatua.

Bidexka horien artean, Parkeko altxor paisajistikoa den Puron ibaiaren haitzarte ederra nabarmentzen da. 

Valderejon, askotariko fauna eta flora aurkituko duzu. Bertako balio ornitologikoak bereziki deigarriak dira, eta bertako harkaitzen artean, Euskadiko sai arrearen koloniarik handiena bizi da.

Lalastran (Valderejoko bihotzean), ibilbide eta zerbitzuei buruzko informazioa ematen duen Parketxea edo Parkeko Harrera Zentroa, eta haraneko historiaren eta ohituren berri ematen duen Landa Interpretazioko Zentroa ditugu.

Familiarekin etortzen bazara, haurrentzako ekipamendua eta piknika egiteko aukera eskaintzen duen atseden-eremu bat duzu.

Handik oso hurbil, Lahoz, Villamardones eta Ribera daude. Azken biak abandonatuta daude, eta interesgarria da barruan ibiltzea. Inguruan, halaber, erromatarren garaiko galtzada baten aztarnak, monumentu megalitikoak (San Lorentzo tumulua eta Leron mendiko monolitoa) eta hainbat garaitako ermitak daude.

Leku interesgarriak:

Datu interesgarriak

Sailkapena
Parke naturala
Hedadura
3.496 ha
Udalerria
Informazioa

Parketxe - Informazio Zentroa

Lalastra (Araba)

+34 945 353 146

parquevalderejo@parques.araba.eus

Weba

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Barbakoa
  • Taberna
  • Kanpina
  • Basozaina
  • Haur-instalazioak
  • Monumentu
  • Behatokia
  • Parkinga
  • Kanpaldia egiteko debekua
  • Jatetxea
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea