natura
Badia
Txingudiko badia eta Hondarribia
Hondarribia, Irun eta, mugaren bestaldean, Hendaia, Txingudiko badia ertzeko hiru udalerriak dira, eta Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekuan kokatuta daude. Nortasun bereziko ingurua da, eta Gipuzkoako ipar ekialdean dagoen Jaizkibel mendian barrena irits gaitezke bertara.
Itsasertzeko tontor hau begiratoki ezin hobea da, eta Kantauri itsasoaren eta inguruko hiri eta herrien ikuspegi bikainak eskaintzen ditu. Txingudiko badia ingurune ikusgarri bat da, ozeanoak, mendiek eta ibaiek bat egiten duten lekua, eta ondare natural eta historiko aberatsa du. Nortasun bereziko leku hau, itsasoaren eta mendiaren artean kokatua, leku ezin hobea da mendi txangoetarako, Badiako Ibilbidea egiteko, itsas kiroletan aritzeko…
Hondarribiak badiaren ikuspegi onenetarikoak eskaintzen dizkigu. Kostaldeko herri honek hotel eta gastronomia eskaintza zabal eta askotarikoa du, erakargarria urteko sasoi guztietan. Harresitutako herrigune ezin ederragoan, kale harriztatuak, armarridun etxeak eta eraikin ikusgarriak aurkituko ditugu. Nabarmentzekoa da ere Arrantzaleen auzoa, bere etxe koloretsu, jatetxe eta pintxoz betetako taberna terrazadun tipikoekin.