Museoak | Trenbidearen Euskal Museoa AZPEITIAn (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Trenbidearen Euskal Museoa

Euskadiko Turismo Etika

Euskadiko trenbidearen historia laburbiltzen du Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museoak.

Horretarako, erabat zaharberritutako 60 ibilgailu baino gehiago biltzen ditu; martxan daude guztiak: lurrun-lokomotorrak, tranbiak, bidaiariak eta merkantziak garraiatzeko bagoiak, trolebusak, etab. 150 urteko historian trenbideak izan duen bilakaera erakusten du. Gainera, ikusgai daude, besteak beste, trenbideko ordularien, makina-erreminten, uniformeen eta farolen bildumak ere.

Mota horretako museorik garrantzitsuenetakoa da Europan.

Hilabete batzuetan zehar bisitariek Azpeitia eta Lasao arteko bidea (5 kilometro) lurrun-trenean egiteko aukera dute. 

Datu interesgarriak

Helbidea
Julián Elorza, 8 - 20730 Azpeitia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia


Asteartetik larunbatera: 10:30 - 13:30/15:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10: 30etik 14: 00etara

 

Areto kopurua
5
Edukiera
500

Zerbitzuak

  • Liburutegia
  • Parkinga
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak
  • Artxiboa