Arte eta Kultura
Museoak
Europa Jauregia Euskadin inauguratu zen lehenbiziko biltzar jauregia izan zen eta arkitektura jasangarriaren ikono bihurtu da.
Kokapen estrategikoa du, hiriko kale nagusienetako batean, eta oso ondo lotuta dago tren geltokiarekin, tranbia eta autobus lineekin, eta autobus geltokira oinez heldu daiteke hamar minututan. Hiriko hotel nagusiak, erdigunea eta Hirigune Historikoa ere oso gertu daude.
Erreforma eko-arkitektoniko baten ondoren, eraikinak Urrezko LEED ziurtagiria jaso du Estatu Batuetako Eraikuntza Berdearen Kontseiluaren eskutik. Bere espazio moderno, zabal eta moldaerrazak handitu egin dira eta, egun, 20 lantalde baino gehiago hartu ditzake bere 17 areto eta entzunaretoetan. Kanpoaldean, Jauregiaren fatxada lorategi bertikal batek estaltzen du: ia 1.500 m2-ko landaretza, eraikinaren isolamendua %75 hobetzen duena, energia aurreztea ahalbidetuz.
Horrek guztiak edozein biltzar hartzeko gune aproposa bihurtzen du Europa Jauregia; are gehiago jasangarritasunaren arlokoa baldin bada, ekitaldiaren egoitza Vitoria-Gasteiz izango bailitzateke, 2012ko Europako Hiriburu Berdea. Aretoak: 15 Auditorioak: 2 Areto handienaren edukiera:1200