Arte eta Kultura
Museoak
Museo hau bakarra da munduan; Eduardo Chillida eskultore gipuzkoar unibertsalak egindako lanak baserri baten barruan daude, eta paisaia berde batean uztartuta.
Eduardo Chillida eskultorearen obren corpus zabalena eta adierazgarriena biltzen du Chillida Leku Museoak.
Haizearen orraziaren sortzaileak berak sortu zuen bizirik zegoela, Donostiatik kilometro gutxira, Hernaniko aldirietan kokatuta dagoen Zabalaga baserria hamabost urtez iraun zituzten egokitze eta berriztatze lanen buruan. Eskultoreak bere obrentzako egoitza sortzea zuen helburu eta toki hori, aldi berean, ondorengo belaunaldiek bere artea ezagutzeko eta kokaleku paregabean harekin esperimentatuko luketen lekua behar zuen izan.
Eraikinaren barnean tamaina txikiagoko lanak daude ikusgai, margolanak eta Chillidak egindako lehendabiziko gorputz-enborrak. Baina Museoaren benetako izaera kanpoan dago, ezbairik gabe, aire librean jarrita dauden eskulturen xarman. Chillida-Leku toki berezia da, Chillidaren eskultura maitatuenak eta bere lanaren mamia biltzen dituen gune magikoa.
Hamaika hektarea betetzen dituen lursail batek inguratzen du XVI. mendeko eraikin historikoa. Bertan, artistaren ia berrogei jatorrizko obra daude ikusgai, besteak beste, Buscando la luz (1997) eta Lotura XXXII (1998), biak ala biak eskualdearen iragan industrialaren oihartzuna gogora dakarren corten altzairuz sortuak.
Chillida Leku itxita egon da publiko orokorrarentzat 2011 eta 2019. urteen artean eta bertaratzeko, aldez aurretiko eskaera egitea ezinbestekoa izan da urte hauen artean. 2019ko apiriletik aurrera Chillida Lekuko ateak irekita egongo dira berriz, Luis Laplace argentinar arkitektoaren gidaritzapean eginiko eguneratze prozesuaren ondoren. Laplace aski ezaguna da egin dituen interiorismo eta errespetuan oinarritutako berregituraketa jasangarriengatik, eta eskaera hau aurrera eramateko, Eduardo Chillidaren iloba den Jon Essery Chillida arkitektoa eta Piet Oudof holandar paisajista izan ditu lagun.
Bildumak: Chillida-Leku Museoaren bilduma Eduardo Chillidaren 391 eskulturak eta paperezko 300 lanek (grabitazioak, grabatuak eta margolanak) osatzen dute.
Erakusketa iraunkorrak: Eduardo Chillidaren eskulturak eta altzairu-burdinaz, harzuriz, altzairu herdoilgaitzez, harriz, hormigoiz, egurrez, paperez, buztinez, igeltsuaz eta feltroz egindako beste hainbat lan. Programazioa: Musika Hamabostaldia, Jazzaldia, kontzertuak, dokumentalak, margolan lehiaketa eta plastika tailerrak, beste hainbat jardueraren artean.
Prezioak:
Museoa egunero dago irekita, jaiegun bezpera edo jaiegun ez diren astearteetan izan ezik.(Martxoa: 10:00 - 19:00 / Apirila – Iraila: 10:00 - 20:00 / Azaroa – Otsaila: 10:00 - 18:00 / Urria: 10:00 - 19:00)