Arte eta Kultura
Ondare kulturala
1912an inauguratu zuten Francisco de Urcola arkitektoak diseinatutako Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Donostiako eraikinik dotoreenetakoa da eta bertan egin dituzte urte luzez hiriko kultur ekitaldirik garrantzitsuenak: Musika Hamabostaldia eta Zinemaldia jaialdi ospetsua, besteak beste.
Eraikin neoplateresko honen aurrealdea eta horma nagusietako zimenduak hareharrizkoak dira. Aretoko kupulak eta agertokiaren estalkiak eraikinaren itxura nabarmentzen dute. Gainera, eskaileretako dorreak fatxada nagusiaren markoak dira.
Urumea ibaiaren eta Kursaal Jauregiaren ikuspegi ezin ederragoa eskaintzen du antzokiko terrazak.
Sei urte iraun zuten zaharberritze lanak amaituta, 2007ko martxoan ireki zituen berriz ateak Victoria Eugenia Antzokiak instalazio berriekin. Dantza areto bat eta kontzertuak, hitzaldiak, errezitaldiak... hartzen dituen gune bat egin zituzten, besteak beste. Gainera, agertokia handitu eta 890era gutxitu zituzten eserlekuak, ikus-entzuleak erosoago egoteko.
Antzokia
Adin guztietako jendearentzako kultur jarduerak: dantza ikuskizunak, kontzertuak, antzezlanak, filmen emanaldiak, mahai-inguruak...