Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Loiolako dorretxean jaio zen 1491n San Inazio, Jesusen Lagundiaren sortzailea. Hori dela eta, Etxe Santua ezizenarekin ere ezaguna da eraikina.
Loiolako santutegiko lurren baitan dago, eta egun, Loiola familiaren (oinaztarren aldeko ahaide nagusiak ziren) eta sendi horretako pertsonarik ezagunenaren, San Inazioren, bizimoduaren berri ematen duen museoa dago bertan.
Erdi Aroko beste dorretxe askok bezala, loiolatarrenak lauki formako oinplanoa, lau solairu eta lau isuritako teilatua ditu. Enrike IV.a erregeak dorretxeak eraisteko agindu ondoren, San Inazioren aitonak goiko zatia bota eta adreiluz berreraiki zuen, mudejar estiloan.
Hori dela eta, eraikinak bi estilo ezberdin ditu egun: gotikoa lehen bi solairuetan eta mudejarra goiko bietan.
Dorretxea
Urteko egun guztietan:10:00etatik 12:30etara eta 15:30etatik 18:15etara
Erretiro espiritualak, erlijio-taldeen egonaldiak eta erromesentzako liturgia ospakizun bereziak.