Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Art Nouveau estiloko arkitekturaren adibide garbienetakoa da Bilboko Campos Elíseos.
XX. mendearen hasieran eraiki zuten eta bi arkitekto ibili ziren lan horretan: Jean Batiste Darroquy eta Alfredo Acebal. Darroquy izan zen horma nagusiko apainduraren arduraduna.
Ferra formako arku erraldoi batek ematen dio ongietorria ikusleari. Apaindura aldetik ere oso aberatsa da, animalia fantastikoen eta landareen irudi ugari ditu zizelkatuta.
1902an ireki zuten, eta 2010eko martxoan berriz martxan jarri zuten, guztiz zaharberrituta, ia 20 urtez itxita egon ostean. Eraikina 7.000 metro karratu baino gehiago ditu, zazpi solairutan banatuta.
Antzokia