Helmuga turistikoak
Herriak
Gatika udalerri ederra leku paregabean dago, gune berde zabalez inguratuta.
Gune horiek, hain justu, paseo luze eta atseginak ematera gonbidatzen dute. Butroe ibaiaren ertzean, bederatzi auzok osatzen dute udalerria, eta ondare historiko zabala du.
Horrez gainera, ondare historiko zabala dauka Gatikak. Ez bairik gabe, Butroeko gaztelu ikusgarria da herriko monumenturik ezagunena. Bisitariak denboran atzera egingo du eraikin gotiko hau ikusita. Behe Erdi Aroan, XIV-XV. mendeetako dorretxe baten gainean eraiki zuten. Garai hartan bando-gerren lekuko izan den gotorlekua naturgune paregabean dago kokatuta, alboan baititu atseden hartzeko gune zabala eta lorategi botaniko eder bat. Oso hurbil gainera, Madalena ermita bisita dezakegu.
Gatikako hirigunean berriz, frontoia, udaletxea eta XVI. mendeko Andra Mari eliza (dorre klasikoa duen tenplua) nabarmenduko ditugu.
Bestalde, jai egitarauari dagokionez, San Markos eguna aipatu behar dugu. Apirilaren 25ean izan ohi da eta egun horretan, nekazaritza eta abeltzaintza azoka antolatzen dute.
Halere, abuztuaren amaieran ospatzen dituzte herriko festa nagusiak, San Bartolomeren omenez. Tortilla eta paella txapelketak, umore rallyak, asto lasterketak, txapel jaurtiketak... Askotariko ekitaldiak antolatzen dituzte gatikarrek egunotan.