Bernedo

Bernedo

Helmuga turistikoak

Herriak

Gasteizko mendien eta Toloño mendilerroen artean dago Bernedo. Gune horiei esker, Bernedo benetan aberatsa da landarediari zein faunari dagokienez. Han, ezin konta ahala animalia espezie aurki daitezke. Ingurunea arras aproposa da hainbat ibilaldi egiteko edota inguruko tontorretara igotzeko.

 

Leku erakargarria da, beraz, naturaz eta kirolaz gozatzeko. Belabia, Kapildui eta Pagogan mendiek, besteak beste, Bernedoko lurrak babesten dituzte. Gainera, herriaren zati bat Izkiko Parke Naturalaren barnean dago eta horrek xarma berezia ematen dio.

 

Ondare historiko eta kulturala

Naturgune paregabe horiez gain, ondare historiko eta kultural aberatsa dauka Bernedok. Durruma Kanpezun, esaterako, San Roman baseliza ikusteaz gain, Ega ibarraren eta Toloño mendilerroaren panoramika zoragarriez goza dezakegu. Arluzean, berriz, antzinako erlategi txiki baten hondarrak topatuko ditugu. Bernedon, garai batean herria babestu zuen harresiaren eta mendebaldeko atearen aztarnak ikus daitezke; Toloño mendilerroaren magalean, aldiz, gaztelu baten hondakinak topatuko ditugu.

 

Bernedora irailaren hasieran joatea erabakiz gero, hilaren 8an Okongo Andre Mariaren Santutegiaren inguruan egiten den erromerian parte har dezakezu. Naturaz eta giro ezin hobeaz gozatzeko aukera aparta da.

Datu interesgarriak

Hedadura
130.40 Km
Biztanle-kopurua
588

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana