Euskal Kostaldea
Arrantza-portuak
Getariako portua, herria eta San Anton irlaren artean kokatuta, Bizkaiko Itsasoko portu seguruenetariko bat da eta baxurako arrantzako gune garrantzitsua.
Azken urteotan, eraldaketa esanguratsua izan du, izan ere, kai eta zama lanetarako eremu berriak eraiki dituzte, baita laketontzientzako nasak ere. Halaber, azpiegitura aproposa du aldi berean arrantzarako eta aisialdirako portu izateko.
Zerbitzuak:
Lehorreratze-orgak: 2 pribatuak
Garabiak: 1 (5 t-koa.)
Travelifta, 30 t-koa
Konponketa tailerrak eta aroztegia (fibra eta egurra)
Ur hartuneak
Errekin hartuneak
Argindar hartuneak
Heliportua
Itsas hornidura eta hornigaiak.
Kokagunea: l: 43 -18,4 N L: 02 -12 W
Marearen Gorabehera: 4,5 m
Portuko Sarrera:
Zabalera: 50 m
EIBBko Sakonera: 9 m
Norabidea: S E