Gasteizko aireportua | Euskadiko aireportuak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Nola iritsi eta mugitu

Aireportuak

Vitoria Aireportua (VIT)

Gasteizko Aireportua Arabako hiriburutik 8 km-ra dago, toki pribilegiatu batean: 45 minututan iristen da Bilbora (58 km), eta ordubete eta gutxian beste toki batzuetara, hala nola Arabako Errioxara, Hondarribira (121 km) edo Donostiara (116 km). Forondako Aireportua ere esaten zaio, eta 1994. urteaz geroztik garrantzia handia hartu du salgaien trafikoaren bolumenagatik.

 

Gaur egun, Gasteizko aireportuak Milán-Bérgamo, Colonia-Bonn, Sevilla, Málaga, Alicante, Palma de Mallorca, Tenerife Norte eta Las Palmasera konexioak ditu udan.

 

Doako aparkalekua terminaletik metro gutxira dago.

 

Aireportuak Turismo Bulegoa ere badu.

 

Gasteizko Aireportutik hiriko erdigunerako autobus zerbitzua:

Ryanair eta Binter konpainiekin bidaiatzen duten pertsonentzako autobus zerbitzua Gasteizko Autobus Geltokira eta hiriko erdigunera: Gasteiz Aireportuko autobus zerbitzua.

GASTEIZTIK AIREPORTURAKO IBILBIDEA:

  • 1. geltokia: Cadena eta Eleta kalea (Goya gasolindegiko autobus geltoki zaharra) - hegaldiaren irteera baino 2 ordu lehenago.
  • 2. geltokia: Gasteizko Autobus Geltokia (Euskaltzaindia Enparatza) - hegaldiaren irteera baino 1h45' lehenago.
  • Aireportura iritsiera: hegaldiaren irteera baino 1h30' lehenago.

 

AIREPORTUTIK GASTEIZERAKO IBILBIDEA:

  • Gasteizko Aireportutik irteera: hegaldiaren etorreraren 30'-ra, bidaiari guztiek maletak hartu eta autobuserako txartela erosi ondoren.
  • 1. geltokia: Gasteizko Autobus Geltokia - Aireportutik irten eta 15'-ra.
  • 2. geltokia: Gasteizko erdigunera - Aireportutik irten eta 30'ra.

 

Datu interesgarriak

Helbidea
Carretera. N-62, km. 3 - 01196 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Distantziak kilometrotan

Gasteiztik 8 kilometrora, Bilbotik 58 kilometrora eta Donostiatik 116 kilometrora