Garrantzi handikoa da Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako herri askotan Santa Agata egunaren bezpera.
Otsailaren 4an karriketan barrena ibiltzen dira abesbatzak eta lagun taldeak Sainduaren omenez abesten, abestiaren erritmoari jarraiki makilekin zorua kolpatzen duten artean. Euskal mitologian izan lezake jatorria tradizio horrek, makilen kolpeekin "lurrari dei egiten zaiolarik", neguko solstizioaren ostean erabat esna dadin. III. mendeko birjina eta martiri siziliar Santa Agata da emakumeen eta emankortasunaren zaindaria (horregatik jotzen dute harengana amagai askok eta askok).
Ahalmen handiak omen ditu: suteak eta sumendi erupzioak saihesten ditu, espiritu gaiztoen eta aziendaren gaixotasunen aurrean babesten du eta emendatu egiten du nekazaritza ekoizpena. Bestalde, zefaleak eta migrainak sendatzeko gaitasuna du euskal tradizioaren arabera.
Haren omenez egiten diren erromeriei dagokienez, aipatzekoak dira Kastrexanako (Barakaldo) Santa Ageda Santutegian egiten diren hiruak, otsailaren 5ean bata, aurreko igandean bestea eta hurrengo igandean azkenekoa, milaka eta milaka lagun biltzen baitira.