Portugaleteko Giako Andra Mariren jaia
Joan edukira
Portugalete

Portugaleteko Giako Andra Mariren jaia

Kokapena Portugalete

1 uztailaren

Herriko alde zaharreko aldapetan, itsasadar inguruko jai ezagunenetako bat egiten da Portugaleteko herri historikoa, Nerbioi Itsasadarraren sarreran eta Bilbotik 10 minutura dagoena, jaietarako topagunea izan ohi da tradizioz, eta bi urertzetako udalerrietako biztanleak joaten dira bertara.

Uztailaren 1a, gainera, bereziki data garrantzitsua izaten da: Giako Andra Mariri ohore egiten dion Jaia ospatzen baita, jai egutegiko lehena eta inguruneko jendetsuena.

Alde Zaharrean egiten dira ekintza guztiak, baina batez ere Coscojales kalean. Bertan, trapuzko panpinak (dominginak bikotea) izaten dira jaietako gidariak, balkoietatik zintzilik daudela. Goizeko bederatzietan hasten da festa, panpinak goitituta. Eta Azoka plazako horma hobian dagoen Andre Mariri lore eskaintza ere egiten zaio. Egun osoan zehar luzatzen da ospakizuna: txistulariak, fanfarreak, buruhandiak, trikitiak, dantzak, lehiaketak, desfileak, sokatira eta Udal Musika Bandak alaitutako jai giroko bestelako jarduera batzuk.

Dena den, gaueko 00:00etatik aurrera egiten da ekintza jendetsuena. Izan ere, ordu horretan, "Jaitsiera" handia hasten da. Coscojales kaletik behera egiten dute milaka pertsonak, Udal Bandaren atzetik, eta gero atzera, kalejira baten erritmoan. Azkenik, ezin aurreikusizko iraupeneko ehunka batzuk metroko ibilbidea egin ostean, parte-hartzaileak gau festara iristen dira. Ordu txikitan amaitu ohi da jaia, ohiko txupinazoarekin.

Ezinbestekoak hurbil