Balmasedako Pasio Biziduna

Balmasedako Pasio Biziduna

Kokapena Balmaseda

28-29 martxoaren

Aste Santuro, Balmaseda herrian, Bide-gurutzea antzezten da, eta herriko bizilagunak dira protagonistak. Gaur egun 700 pertsonak baino gehiagok parte hartzen dute Balmasedako tradizio ikusgarri honetan, mendez mende iraun eta urtero milaka bisitari erakartzen dituena.

 

Egile batzuen arabera 1480an sortu bazen ere –izurrite batek hiribildua suntsitu zuen urtea–, antzezpen hau aipatzen duen lehen dokumentua 1771. urtekoa da; hain zuzen, "Aste Santuko eta Korpuseko Prozesioak” aipatzen dituen udal dokumentu bat da.

 

XIX. mendean, elementu berriak erantsi zitzaizkion: "penitenteak" edo "nazarenoak", "fariseuak" eta soldadu erromatarrak, gerora antzezpenaren elementu bereizgarrienetakoa bihurtuko zirenak. XIX. mendearen azken hamarkadan, Aste Santuko pertsonaia nagusia aipatzen da lehen aldiz: "Nazarenoa" edo "Jesukristo". Jesusen nekaldiaren antzezpen biziaz mintzo gara orduz geroztik. Azkenik, 1963an, zalantzarik gabe eszenifikazioaren unerik gorena dena gehitzen zaio antzezpenari: "Gurutziltzaketa”.

Ezinbestekoak hurbil

Euskadi, auzolana