Vitoria-Gasteiz
Abenduko zubian Gasteizek Ardoaraba deritzon ekitaldia hartuko du berriro.
Ohi bezala, ardo ona izango da eguneko protagonista nagusia, eta Gasteizko plaza nagusietan karpa handiak jarriko dituzte. Horietan guztietan Arabar Errioxa edo Arabako Txakolina bezalako ardoak eta pintxo apartak dastatzeko aukera izango da.
Labur-labur esanda, ardoaren eta gastronomia onaren zaleek galdu ezineko hitzordua izango dute.