Lekeitio
Irailaren 5ean Lekeitiok San Antolinetako ekitaldirik ospetsuena hartuko du: Antzar Eguna. 300 urte baino gehiagoko tradizioa dugu.
Herriko portuan, urtero legez, milaka lekeitiar mahoizko arropaz jantziko dira, brusa urdinarekin eta arrantzaleen koadrozko zapiarekin. Koadrilak eguneko protagonistak izanda, hainbat gazte txalupa txikietan igo eta banaka, antzarra -hilda edo gomazkoa- lepotik hartzen saiatuko dira, ondoren uretara eroriz. Orduan, talde bat sokatik tiraka hasiko da antzarra igo eta jaitsiz, lepoa mozteko.
Euskadiko ikuskizun ezagunenetariko bat dugu honako hau. Gainera, aurten ere, musika emanaldi eta kale antzezpen ugari egongo dira.